lahaine.org
Nacionales E.Herria :: 14/01/2026

Espainiako Poliziak bi pertsona atxilotu ditu Iruñean

La Haine - Euskal Herria
Urriaren 15eko Palestinaren aldeko greba eta mobilizazio egunaren harira atxilotu dituzte.

Espainiako Poliziak bi pertsona atxilotu ditu Iruñean, joan den urriaren 15ean burutu zen Palestinaren aldeko greban “desordena publikoak” eragitea egotzita. Greba horretan, Palestinaren alde, genozidioaren kontra eta Israeli boikota egiteko eskatzeko sindikatuek nahiz herri eragileek deitutako goizeko lanuzteetan eta mobilizazioetan herritar ugarik parte hartu zuten Hego Euskal Herrian. Grebak eta lanuzteek jarraipen zabala izan zuten industrian eta hezkuntzan, eta zenbait enpresatan produkzioa eten behar izan zen. Protesta ekintzak ugariak izan ziren herri eta eskualde guztietan, baina sindikatuek Hegoaldeko lau hiriburuetan egin zituzten manifestazio jendetsuenak.

Iruñean 15.000 lagun batu ziren goizeko manifestaziora, antolatzaileen arabera. Mobilizazioaren une batean, gazte batzuk Burger King seinalatzen ari zirela, manifestarien aurka oldartu zen Espainiako Polizia. Arratsaldean ere mobilizazioak izan ziren eta Palestinarekin Elkartasunak errepide mozketak egin zituen. Iruñean gero, hiriaren bihotzean trafikoa eten zuten manifestariek, baina Espainiako Poliziak hainbat gomazko pilota jaurtiz mobilizazioa desegin zuen.

Atxilotuen askatasuna exijitzeko elkarretaratzea antolatu du Palestinarekin Elkartasuna plataformak. Nabarreria plazan elkartuko dira, gaurko arratsaldean, 19:00etan.

 

Contactar con La Haine

 

Este sitio web utiliza 'cookies'. Si continúas navegando estás dando tu consentimiento para la aceptación de las mencionadas 'cookies' y la aceptación de nuestra política de 'cookies'.
o

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License ::

Principal