lahaine.org
Nacionales E.Herria :: 16/05/2024

Euskal Herriko hainbat txokoetan mobilizatu dira Nakbaren 76. urteurrenean

La Haine - Euskal Herria
Mobilizazioetan Palestinaren okupazioa, kolonizazioa, garbiketa etnikoa eta apartheida amaitzeko bidean Israel borrokatzera deitu egin dute.

BDZ mugimenduak deituta ehundaka pertsona bildu dira Hego Euskal Herriko hiriburuetan, gaurko egunez 1948an abiatutako Nakba salatu eta Israeli boikota aldarrikatzeko. Salatu dute Nakba ez dela "iraganeko historia", gaur egun ere jarraitzen duela "okupazioarekin, kolonizazioarekin, garbiketa etnikoarekin eta apartheidarekin". Mobilizazioetan Palestinaren aldeko eta Israelen aurkako oihu ugari bota dituzte manifestariek. "Ez da gerra bat, genozidioa da", "Israel Boikot", "Ibaitik itsasora Palestina gora", "Israel hiltzaile, Europa laguntzaile" eta beste asko. Protestan Euskal Herriko instituzio eta enpresen konplizitatea ere salatu dute. CAF enprsea, adibidez, trenbide azpiegiturak eraikitzen ari da Palestinako lurralde okupatuetan, horregatik "estatu sionistaren konplize" izatea leporatu diote. Antolatzaileek azaldu dute genozidioa ez dela halako ekimenekin geldituko, eta Israeli boikota egiteko dei egin dute, presioaren eraginez "Israel desagerrarazi arte". "Genozidioa ez dute instituzioek geldituko, ez NBEak, ez Nazioarteko Zigor Auzitegiak, ez Nazioarteko Justizia Auzitegiak. Palestinarren bizitza garrantzitsuegia da haien eskuetan uzteko". Hemen Iruñean egindako martxa isilaren kronika eta argazkiak.

Nakba (hondamendia edo zorigaitza arabieraz) deitzen zaio 1948ko maiatzaren 15ean, Israelgo estatua ezarri eta hurrengo egunean, hasitako palestinarren exodo behartuari. 800.000 pertsona inguru, garaiko biztanle palestinarren gehiengoa, kanporatu zuten beren bizilekuetatik indar sionistek, eta zonalde horiek bilakatu ziren Israelgo lurraldeak. Protestan gogoratu dutenez, egun 7 milioi dira palestinar errefuxiatuak. Aurten garrantzia berezia hartu du Nakba egunak, Gaza erasopean duelako Israelgo armadak. 35.000 pertsonatik gora hil dituzte sionistek urriaren 7tik, 14.500 baino gehiago haurrak.

Era berean, Palestinarekin Elkartasuna plataformak Nakba egunaren harira eta Iruñeko manifestazio nazionalera dei eginez, kontzentrazioak burutu ditu ikastetxe eta osasun zentroetan, esaterako Donostiako eta Iruñeko ospitaletan, Gernikako institutuan, Gasteizko Unamuno insitutuan, Eibarko Armeria Eskolan, Bergarako Ipintza BHIan, Arrasateko Ospitalean, Iztietako anbulategian, Txagorritxu ospitalean, Atarrabiako institutuan, Beasaingo institutuan, Gasteizko IPI Sansomendin, Federico Baraibarren, Eunate ikastetxean, Gasteizko Ekialdea institutuan, Biurdana institutuan,...

Irudiak: BDZ Bizkaia

 

Contactar con La Haine

 

Este sitio web utiliza 'cookies'. Si continúas navegando estás dando tu consentimiento para la aceptación de las mencionadas 'cookies' y la aceptación de nuestra política de 'cookies'.
o

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License ::

Principal