lahaine.org
Nacionales E.Herria :: 28/01/2025

Greba mugagabeari ekingo diote Guardianeko langileek

Agentziak/La Haine
Pasaden astean multinazionalak itxiera iragarri zuen, eta honek 171 langile kaleratzea ekarriko du.

Guardian Glass multinazionalak Laudion (Araba) duen lantegiko beharginek "aho batez" erabaki zuten atzo goizean ostegunetik aurrera greba mugagabeari ekitea, iragan astean zuzendaritzak itxiera iragarri ondoren. Langileek bi bilera egin zituzten astelehenean (bata, goizez eta bestea, arratsaldez), egoera aztertzeko. Izan ere, enpresaren zuzendaritzak labea aurreikusitakoa baino lehen itzaltzea erabaki du. Fabrikaren itxiera ekarriko lukeen itzalketa hori ekiditeko, astehazkenean mobilizatzera deitu dute langileek; lantokiko atarian bilduko dira goizeko 07:00etan.

Laudioko Guardian Glasseko labea "modu jakin batean" itzaltzen ez bada "eraikina kolapsatzeko" arriskua dagoela ohartarazi du enpresa batzordeak. Are gehiago, protokoloari buruzko kezka agertu du langile batzordeak, oraindik enpresak ez duelako protokolorik prestatu eta "segur aski" labea itzali ondoren iritsiko delako.

AEBko multinazionalak joan den astean iragarri zuen lantegia sei hilabeteko epean itxiko zuela, "labeaaren karga-horman aurkitutako kalte kritiko berri eta ezusteko baten ondorioz, eta kalte horrek konpainiari modu seguru eta fidagarrian lanean jarraitzea galarazten dio". Itxierak 171 langile kaleratze ekarriko du.

 

Contactar con La Haine

 

Este sitio web utiliza 'cookies'. Si continúas navegando estás dando tu consentimiento para la aceptación de las mencionadas 'cookies' y la aceptación de nuestra política de 'cookies'.
o

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License ::

Principal