lahaine.org
Nacionales E.Herria :: 21/01/2025

Guardian multinazionalak Laudion duen lantegia itxiko du

La Haine - Euskal Herria
Sei hilabete barru gauzatuko da itxiera eta 171 langile kaleratuko dituzte.

Guardian Glass multinazionalak, beira ekoizten duen enpresa, Laudion (Araba) duen lantegia itxi egingo duela jakinarazi du gaur eta bertan lan egiten duten 171 beharginak kaleratuko ditu. Konpainiak goizean helarazi dio itxieraren erabakia enpresa batzordeari. Langileen ordezkariek bilera egin dute eguerdian, eta arratsaldean adierazpenak egingo dituzte. Emandako informazioaren arabera, sei hilabeteren buruan gauzatuko da itxiera. Guardian Glass konpainiak beste lantegi bat du Tuteran (Nafarroa), baina han ez da kaleratzerik izango.

Hau ez da kaleratze masiboak iragarri dituen multinazional bakarra; izan ere, duela hilabete bat etxetresnak egiten dituen BSH taldeak —besteak beste, Bosch, Siemens eta Balay marken ekoizlea— Eskirotzen (Esteribar, Nafarroa) duen lantegia ixteko asmoa iragarri zuen, "lehiakor izateari utzi" diola argudiatuta. 655 langile ditu faktoriak.

 

Contactar con La Haine

 

Este sitio web utiliza 'cookies'. Si continúas navegando estás dando tu consentimiento para la aceptación de las mencionadas 'cookies' y la aceptación de nuestra política de 'cookies'.
o

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License ::

Principal