Hainbat euskal herritarrek Euskal Selekzioaren ofizialtasuna aldarrikatzen jarraitzen dute

Euskal Selekzioaren ofizialtasuna aldarrikatzeko hainbat atxikimendu irudi eta ekimen egiten ari dira Munduko Futbol Txapelketa jokatzen hasi zenetik . 7BAIETZ! ekimenaren deialdie erantzunez, ekainaren 13an ehunka lagun mobilizatu ziren Euskal Herriko hainbat txokotan eta mobilizazioek ez dute etenik izan ordutik. Azken asteetan, Euskal Selekzioaren aldeko elkarretaratzeak izan ziren Antiguan eta Lasarten, eta, uztaileko lehen egunetan, mobilizaizio arrakastasuak izan dira Bergaran eta Donostian. Uribarriko Gazte Egunean ere egin dute Euskal Selekzioaren aldeko aldarria. Bestalde, Gu ere bai deituta, euskal selekzioaren ofizialtasuna eskatzeko elkarretaratzeak egin dira egunotan Euskal Herriko hainbat herritan.![]()
7BAIETZ! ekimenak agiri baten bidez azaldu zuenez, "kirola ikur da, edozeinek badaki", eta horregatik defendatu zuten euskal kirolariek beren herria ordezkatzeko eskubidea izan behar dutela. Datu batzuk ere jarri zituzten mahai gainean: Munduko Futbol Kopan “zazpi euskal herritar” ari direla parte hartzen eta “euskal herritarren %75ak baino gehiagok” babesten dutela euskal selekzioaren ofizialtasuna.
Ekimenak salatu zuen euskal kirolariek "espainiar zein frantziar elastikoak" janztera behartuta jarraitzen dutela nazioarteko lehiaketetan. Horren aurrean, plataformak azpimarratu zuen ez dutela aldarrikapena alde batera utziko: "kirola eta politika uztartzen jarraituko dugu Euskal Selekzioa ofiziala izan arte", adierazi zuten.
![]()
Halaber, ekimenak nabarmendu zuen aldarria ez dela futbolera mugatzen, baizik eta kirol modalitate guztietara hedatzen dela, “emakumezko zein gizonezko” kirolariei eragiten baitie. Azkenik, Euskal Herrian “herri bakarra” dagoela aldarrikatu zuten, “Algortatik Gasteizera, Gasteiztik Hendaiara, Hendaiatik Trebiñu zein Basaurira”, eta etorkizuneko belaunaldiek Euskal Herria nazioartean ordezkatzeko aukera izan dezaten lanean jarraitzeko konpromisoa berretsi zuen.







