lahaine.org
Nacionales E.Herria :: 30/06/2026

Euskal Selekzioa ofiziala izan dadila eskatu dute Lasarten

La Haine - Euskal Herria
7BAIETZ! ekimenaren deialdie erantzunez, ekainaren 13an ehunka lagun mobilizatu ziren Euskal Herriko hainbat txokotan eta mobilizazioek ez dute etenik izan ordutik.

Munduko Futbol Txapelketa jokatzen hasi zenetik, Euskal Herriko selekzioaren ofizialtasuna aldarrikatu du 7BAIETZ! ekimenak. Ekimenaren deialdie erantzunez, ekainaren 13an ehunka lagun mobilizatu ziren Euskal Herriko hainbat txokotan eta mobilizazioek ez dute etenik izan ordutik. Joan den astean elkarretaratzea egin zuten Antiguan, eta atzo Lasarten(Gipuzkoa) egin zen.

7BAIETZ! ekimenak agiri baten bidez azaldu zuenez, "kirola ikur da, edozeinek badaki", eta horregatik defendatu zuten euskal kirolariek beren herria ordezkatzeko eskubidea izan behar dutela. Era berean, gogorarazi zuten datuen arabera euskal herritarren %75etik gora dagoela Euskal Selekzioaren ofizialtasunaren alde.

Ekimenak salatu du euskal kirolariek "espainiar zein frantziar elastikoak" janztera behartuta jarraitzen dutela nazioarteko lehiaketetan. Horren aurrean, plataformak azpimarratu zuen ez dutela aldarrikapena alde batera utziko: "kirola eta politika uztartzen jarraituko dugu Euskal Selekzioa ofiziala izan arte", adierazi zuten.

Halaber, ekimenak nabarmendu zuen aldarria ez dela futbolera mugatzen, baizik eta kirol modalitate guztietara hedatzen dela, “emakumezko zein gizonezko” kirolariei eragiten baitie. Azkenik, 7BAIETZ! plataformak herritarrei, federazioei eta erakundeei dei egin zien aldarrikapenarekin bat egitera, eta etorkizuneko belaunaldiek Euskal Herria nazioartean ordezkatzeko aukera izan dezaten lanean jarraitzeko konpromisoa berretsi zuen.

 

Contactar con La Haine

 

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License ::

Principal