lahaine.org
Nacionales E.Herria :: 11/09/2025

Hiru herritar atxiloaldian jarraitzen dute Baionan

La Haine - Euskal Herria
“Dena Blokatu” protestetan parte hartzeagatik atxilotu zituzten eta oraingoz prokuradoreak ez du zehaztu zer leporatzen zaien.

Atzo, “Dena Blokatu’’ mugimenduak aurrekontuen murrizketak salatzeko mobilizazio eguna burutu zuen Ipar Euskal Herrian eta Frantziako estatuan. Goiz-goizetik lekurik gehienetan, biribilguneetan, plazetan, bideetan… ehunka protesta egon ziren. Era berean, talkak segidan hasi ziren Frantziako Poliziarekin. Osotara, 300 pertsona baino gehiago atxilotu zituzten Frantziako estatuan, eta Ipar Euskal Herrian errepresioa ere nabarmendu zen, gutxienez hogei pertsona atxilotu baitzituzten. 

Baionako atxilotuen artean, hiru atxiloaldian daude oraindik. Oraingoz prokuradoreak ez du zehaztu zer leporatzen zaien. Hala ere, dagoeneko atera diren beste hiruretatik lehenari abisu bat eman diote; bigarrenari, isuna eta justiziako bilduman oharra; eta hirugarrena deus gabe atera da. Gaur eguerdian, 35 pertsona inguru bildu dira Baionako polizia etxearen aurrean, atxilotuei elkartasuna adierazteko.

(Irudia:Esteban Bastie)

 

Contactar con La Haine

 

Este sitio web utiliza 'cookies'. Si continúas navegando estás dando tu consentimiento para la aceptación de las mencionadas 'cookies' y la aceptación de nuestra política de 'cookies'.
o

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License ::

Principal