lahaine.org
Nacionales E.Herria :: 07/02/2025

Indar Baskoniak dei egin du Maccabiren partiduko lehen laurdenean zelaira ez sartzeko

Alea
Barruan protesta egiteko deia ere egin dute, Israelen normalizazioa apurtzeko. Gaur 18:30ean abiatuko da manifestazio nazionala Iparralde gizarte etxetik.

Maccabi Tel Aviv saskibaloi talde sionista Gasteiza etortzekoa den honetan, Indar Baskonia taldeak ere bat egin du salaketarekin. Ohartarazi dute Maccabik Euroligan parte hartzea "proiektu sionistaren irudia garbitzeko erabaki politikoa" dela.

Palestinarekin Elkartasuna plataformarekin batera partida bertan behera uzteko eskatzen aritu da Indar Baskonia azken hilabeteetan. Baina, jokatuko ahal dela ikusita, aldarrikapenak zelaira eramateko hautua egin dute. Lehen laurdenean zelaira ez sartzeko dei egin dute, "normaltasuna apurtzeko", eta hortik aurrera Palestinaren aldeko ikurrak erakusteko eskatu diete zaleei, Maccabi taldeak sentitu dezan "ez direla ongi etorriak".

Presio gehigarria egiteko, Indar Baskoniak bat egin du 18:30ean Iparralde gizarte etxetik abiatuko den manifestazioarekin. Israelen aurpegi garbiketarik ez: Maccabi kanpora! lelopean Buesa Arenarainoko bidea egingo du manifestazioak, eta bertan Palestinako banderak banatuko dizkiete partidua ikustera doazen zaleei.

 

Contactar con La Haine

 

Este sitio web utiliza 'cookies'. Si continúas navegando estás dando tu consentimiento para la aceptación de las mencionadas 'cookies' y la aceptación de nuestra política de 'cookies'.
o

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License ::

Principal