lahaine.org
Nacionales E.Herria :: 07/03/2024

Indar Gorriko 61 kide atxilotu dituzte

La Haine - Euskal Herria
Espainiako Poliziak egiten ari den operazio haundi baten barruan atxilotu dituzte gaur goizean.

Indar Gorriko hirurogehita bat kide atxilotu dituzte gaur goizean Iruñea inguruan eta oraindik Txintxilla kaleko polizia etxean jarraitzen dute gatibu. Indar Gorrik berak eman du polizia operazioaren berri bere sare sozialetan eta Espainiako Poliziak baieztatu ditu atxiloketak. Hala ere, Espainiako Poliziak aurreratu duenez, litekeena da operazioaren amaieran gehiago izatea, oraingoz irekita baitago. Atxiloketek iazko urriaren 29an Betisen eta Osasunaren arteko partidaren aurretik Sevillan (Andaluzia) izandako gertakariekin harremana dute. Gaurko atxiloketak Iruñean, Madrilen eta Sevillan ematen ari dira, eta Espainako poliziak “Kirolean izandako indarkeriaren aurkako” operazio handi baten barnean daude. Azken denboraldian hainbat kolpe errepresibo jaso ditu Indar Gorrik, izan ere, iazko abenduaren 12an beste bederatzi kide atxilotu zituzten eta azken astetan hainbat pertsona isundu dituztela salatu du taldeak.

Bestalde ASKE antolakunde antirrepresiboak jakinarazi duenez atxilotuen artean Jarduneko kide bat ere eraman dute atxilotuta, eta atxilotuen askatasuna exijitzeaz gain, mobilizazioei adi egiteko deia egin dute.

 

Este sitio web utiliza 'cookies'. Si continúas navegando estás dando tu consentimiento para la aceptación de las mencionadas 'cookies' y la aceptación de nuestra política de 'cookies'.
o

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License ::

Principal