lahaine.org
Nacionales E.Herria :: 16/03/2024

Indar Gorriren aldeko manifestazio bat burutu zuten atzo Iruñean

La Haine - Euskal Herria
Duela astebebete eman zen sarekadan pairaturiko errepresioa salatu dute, non taldeko 61 kide atxilotu zituzten.

Indar Gorrik manifestazio bat burutu du ostiral honetan Iruñeko kaleetan, iraganeko astean taldeko 61 kide atxilotu ostean errepresio politikoa eta poliziala salatzeko. Alde Zaharra zeharkatu du manifestazioak, "Errepresioari hortzak erakutsi" zioen pankarta batekin eta bengalekin eta petardoekin.

Pasaden urriaren 29an Sevillan jokatu zen Real Betis eta Osasunaren arteko partidaren aurreko gertakarien ondorioz eman ziren atxiloketak eta epaileak, atxilotuei deklarazioa hartu ondoren, aske utzi zituen, eta ukatu egin zien fiskalak eta Ligak Osasunako hirurogei jarraitzaileei kirol-esparruetara sartzea debekatzeko egindako eskaera.

Mobilizazioan salatu zutenez “sistematikoki Sadarretik kanporatuak izaten” ari dira eta “klubak Poliziarekin konplizitatea mantentzen du”. Bukatzeko “Gure lagunei esan nahi diegu ez kezkatzeko gutaz, gure etsaiei, egiteko” gehitu zuten martxaren amaieran.

(Irudia:Indar Gorri)

 

Este sitio web utiliza 'cookies'. Si continúas navegando estás dando tu consentimiento para la aceptación de las mencionadas 'cookies' y la aceptación de nuestra política de 'cookies'.
o

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License ::

Principal