lahaine.org
Nacionales E.Herria :: 25/12/2024

Otsailaren 1ean Aroztegiko auzipetuen alde manifestazioa egingo dute Iruñean

La Haine - Euskal Herria
Zazpi pertsona epaituko dituzte otsailaren 3tik 7ra, eta denera 20 urteko kartzela zigorra eta 56.000 euroren isunak eskatu dituzte.

2021eko udaberrian hasi zituen Palacio de Arozteguia SL enpresak lanak Lekarozko Aroztegia inguruan, gerora Nafarroako Auzitegi Nagusiak baliogabetu zituenak, baimenik gabe hasi baitzituzten obrak. Hala ere, herritarrak izan ziren lanak gelditu zituztenak, eta zazpi lagun auzipetu zituzten kanpaldi horretan parte hartzeagatik. Duela bi urte deitu zituzten deklaratzera auzipetuak, eta duela hilabete batzuk jakinarazi zietenez, zazpien artean 20 urteko espetxe-zigorra eta 56.000 euroko isuna eskatu dute salatzaileek.

Azaroaren 26an, agerraldia egin zuten Lekarozen, auziaren berri emateko. Egun horretan Aroztegiko borrokan sistematikoki pairatu duten “jazarpen judizial, polizial eta ekonomikoa” salatu zuten. Ondoren, epaiketan, “herritarrek beraien burua eta lurrak defendatzeko duten konpromisoa eta gaitasuna zigortu” nahi dutela azpimarratu zuten eta Nafarroako Gobernuak baztandarrei “sorgor eginaz” sortutako egoera salatu zuten. “Talde kriminal antolatu bat izatea eta derrigortze eta bortxa delitu larriak leporatu dizkigute”, azaldu zuten auzipetuek, agerraldian. Haientzat eskatutako zigorren bidez, “herrien borrokei zilegitasuna kendu” nahi dietela salatu zuten baita ere.

Baztango zazpi auzipetuak otsailaren 3tik 7ra epaituko dituzte eta kasu errepresibo honen aurrean manifestazio nazionala deitu du Aroztegiko Elkartasun Komiteak otsailaren 1ean, Iruñean. Oraindik ez dira ordua eta lekua zehaztu. 

 

Contactar con La Haine

 

Este sitio web utiliza 'cookies'. Si continúas navegando estás dando tu consentimiento para la aceptación de las mencionadas 'cookies' y la aceptación de nuestra política de 'cookies'.
o

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License ::

Principal