lahaine.org
Nacionales E.Herria :: 06/02/2025

Otsailean kondenatu zituzten Ipar EH bost militanteen sostenguz elkartasun kutxa bat ireki dute

La Haine - Euskal Herria
Errepresio kasuak sortutako gastuei aurre egiteko dohaintzak egiteko aukera izanen da kutxa honen bidez.

Martxoaren 6an indar errepresiboek sei militante atxilotu zituzten Lapurdin, hainbat manifestaziotan parte hartzeagatik. Lehena, 2022ko uztailaren 14an Donibane Lohizunen (Lapurdi) U14 kolektiboak deitutako manifestazioa, bertan burua estalia zuten zenbait pertsonak hainbat higiezin agentziaren kontra pintura bota zuten. Bigarrena, 2023ko martxoaren 23an erretreten erreformaren kontra Baionan egin zen manifestazioari dagokio, gertatu ziren istiluetan parte hartu eta segurtasun agente bat baino gehiago zauritzea leporatu zieten. Era berean, 2023ko uztailaren 12an Hendaiako tren turistikoaren kontra margoketa bat egin, eta gidaria lurrera erorarazi eta zauritu izana leportu zieten baita ere. Margoketa hori U14 kolektiboak antolatutako manifestazioan parte hartzera deitzen zuen.

Ekintza hauengatik pasaden urteko urrian bost militante epaitu zituzten Baionan. Epaiketan ikusi zenez, prozeduran agertzen diren elementu gehienak Frantziako Krimen Antolatuaren Gaineko Informazio, Inteligentzia eta Analisi Estrategikoko Zerbitzuaren (Sirasco) oharretan oinarritu ziren: Hendaiako gaztetxearen inguruan Sirascok egindako zainketak nagusiki. Bestalde, prokuradoreak ausardi falta leporatu zien auziperatuei ez zutelako galderei erantzun nahi eta deklaratzera ukatu egin zirelako. Zehazki, "aurpegiak estalita poliziaren kontra egitean ausartak direla, baina gero epaitegian isilik daudela" esan zuen.

Otsailean jakinarazi zutenez, akusatuetako biri 15 hilabeteko presondegi zigorrera kondenatuak izan dira, gainera, interes publikoko 140 orduko lanak eta 1.000 euroko isuna ezarri diete (murrizketa dela-eta, 500 euro inguruko zenbatekoa izango luke). Hirugarren akusatu bati eguneko 28 euroko isuna ezarri diote 60 egunez, hau da, 1.700 euro. Eta akusatuen multzoari frantses hiritartasunari buruzko ikastaro bat egitera zigortu dute, hiru urtez manifestazioetan parte hartzeko debekuaz gain. Kasu errepresibo honi aurre egiteko, Hendaia eta Urruñako bost militanteen sostenguz elkartasun kutxa bat ireki dute, non errepresio kasuak sortutako gastuei aurre egiteko dohaintzak egiteko aukera izanen da.

 

Contactar con La Haine

 

Este sitio web utiliza 'cookies'. Si continúas navegando estás dando tu consentimiento para la aceptación de las mencionadas 'cookies' y la aceptación de nuestra política de 'cookies'.
o

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License ::

Principal