Palestinarekin elkartasunean egindako ekintza batengatik lagun bat epaituko dute ekainaren 13an
Urtarrilaren 25ean, Palestinarekin Elkartasuna plataformak egindako mobilizazio batean, Castejongo CAF-Trenasak entitate sionistaren kolonizazioan parte hartzen ari dela salatu zuten, izan ere, enpresa honek tranbide sare bat eraikitzen ari da okupatutako lurraldeetan, zeintzuk Jerusalen eta kolonia sionistak lotuko dituzte. Egun horretan hamabi kide identifikatuak izan ziren eta atzo deklaratu zuten Tuterako auzitegietan. Goizearen zehar Tuterako epaitegian hamarnaka lagun bildu ziren, Palestinarekiko elkartasunaren kriminalizazioa salatzeko. Palestinarekin Elkartasuna plataformak sare sozialetik jakinarazi duenez, kide bat epaitua izango da datorren ekainaren 13an eta beste 11 kideren kontrako auzia artxibatua izan da.