lahaine.org
Nacionales E.Herria :: 11/01/2024

Palestinaren alde eta CAF enpresa seinalatzeko protesta egingo dute Donostian

Irutxuloko Hitza/La Haine
Bihar Gipuzkoako Foru Aldundiak ohorezko domina emango dio CAF enpresako presidenteari eta, horren aurrean, protesta bat antolatu du Palestinarekin Elkartasuna plataformak.

Gipuzkoako Foru Aldundiak ohorezko domina emango dio CAF enpresako presidente Andres Arizkorreta Garciari (Andres Arizkorreta CAF-eko presidenteak jasoko du Gipuzkoako Urrezko Domina (lahaine.org)), eta, horren aurrean, protesta bat antolatu du Palestinarekin Elkartasuna plataformak ostiralerako. Protesta zaratatsua izango da, 17:30etan, Gipuzkoa plazan.

Salatuko dute “Gipuzkoako Foru Aldundiak CAFen Israelekiko kolaborazioa saritu” egingo duela, “gipuzkoar guztion izenean”. Izan ere, CAF enpresa euskal herritarra hainbat tren linea handi garatzen ari da Israelen. Horregatik, aldundia eta CAF “sionismoaren konplize” direla salatuko dute elkarretaratzean. Bestalde, antolatzaileek adierazi dute “onartezina” dela saria ematea: “Internazionalizazioa saritu nahi dute. Palestinarren gainetik, koloniak lotzeko Israelentzat trenak egitea saritu nahi dute”.

Horrez gain, gogoratu behar da joan den astean manifestazio nazionalera (Palestinarekin Elkartasuna plataformak manifestazio nazionala antolatu du urtarrilaren 27an (lahaine.org) deitu zuela Palestinarekin Elkartasuna egitasmoak hilaren 27rako, Ordizian. Mendebaldeko gobernu, alderdi politiko eta enpresen Israelekiko konplizitatea salatuko dute mobilizazio horretan.

 

Este sitio web utiliza 'cookies'. Si continúas navegando estás dando tu consentimiento para la aceptación de las mencionadas 'cookies' y la aceptación de nuestra política de 'cookies'.
o

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License ::

Principal