lahaine.org
Nacionales E.Herria :: 26/12/2025

Sabadell banketxeak Igorreko Kiñu gaztetxea desalojatu nahi duela salatu dute

La Haine - Euskal Herria
Hainbat gazte Gasteiz, Donosti eta Bilboko Sabadell banketxearen bulegoetan elkartu dira, eta haientzako beharrezkoa den gaztetxearen negoziaketetan “aurrerapausu bat ematea” eskatu diote banketxeari.

2020an hasi zuen Sabadell Bankuak Igorreko Kiñu Gaztetxea hustuteko prozesu judiziala eta bost urte geroago, tartean Sabadelleko abokatuak aurkeztu ez ziren epaiketa bat izanda, prozesua bukaerara heltzen ari da. Hori dela-eta, hainbat gazte Gasteiz, Donosti eta Bilboko Sabadell banketxearen bulegoetan elkartu ziren abenduaren 24an. Hauek aldarri politikoak banketxearen kanpoaldean jarri eta kutxazainei pintura jaurti zieten.

Gaztetxeko kideek salatu dutenez, Sabadellek ez du inolako prestutasunik adierazten urte askoz hutsiki zan den eraikinaren erabilpena azken 12 urteetan kudeatu duen asanbladaren eskuetan uzteko. Azaldu duten bezala, “12 urte hauetan zehar, gaztetxeak, lgorreko eta Arratiako herriari, kultura, aisialdi, formakuntza, kirol eta politizazio alternatiborako espazioa eta baldintzak eskaini dizkio”, eta beste hainbeste urtetan zehar horrela izaten jarraitu behar duela uste dute. Horregatik, Kiñu gaztetxearen negoziaketetan “aurrerapausu bat ematea” eskatu diote Sabadell banketxeari. Bestetik, argi utzi dute borrokan jarraituko dutela, “herri bakoitzean gaztetxe bat egon dadin”.

Bukatzeko eskerrak eman diote astehazkenean Bilbo, Gasteiz eta Donostin elkartasuna adieraztera hurbildu ziren guztiei, eta elkartasuna antolatzen jarraitzera deitu dute. Bide horretan, besarkada bero bat bidali diote arriskuan dauden gaztetxe eta espazio autogestionatu guztiei, eta, urtarrilan 27an, Donostiko eta Durangoko epaitegietan Guardetxeak eta Kiñuk dituzten epaiketara hurbiltzera dei egin dute.

(Irudia:Hala Bedi)

 

Contactar con La Haine

 

Este sitio web utiliza 'cookies'. Si continúas navegando estás dando tu consentimiento para la aceptación de las mencionadas 'cookies' y la aceptación de nuestra política de 'cookies'.
o

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License ::

Principal