lahaine.org
Nacionales E.Herria :: 29/02/2024

Tubacexek 36,3 milioi euroko irabazi garbiak lortu zituen iaz, aurreko urtean baino ia % 80 gehiago

La Haine-Euskal Herria
Inoizko irabazi handienak lortu du enpresak, eta uste du 2024an ere bide beretik jarraituko dutela etekinen datuek.

Tubacex taldeak 36,3 milioi euroko irabazi garbiak eskuratu zituen 2023an, aurreko ekitaldian baino %79,5 gehiago. Gainera, 852,4 milioi euro lortu zituen salmentetan (2022an baino % 19,3 gehiago), —esplotazio emaitza gordina— 125,2 milioi eurotan utzita (% 35,6).

 Arabako tutuen fabrikatzaileak ohar bidez nabarmendu duenez 852,4 milioi euroko salmentak izan zituzten, 2022an baino % 19,3 gehiago, "fakturazio errekorra" erdietsita.

 2024ari begira, Jesus Esmoris taldeko kontseilari delegatuak azaldu du lehen sei hilekoan "iazko ildo beretik" jarraitzea espero dutela, bigarren seihilekoan are gehiago hazita. 2025erako ere igoera aurreikusi dute.

2021ean, tubacexeko langileek ia zortzi hilabeteko greba burutu zuten Laudioko eta Amurrioko lantegietan.

Urte horretan, enpresako plantillaren %25 kaleratua izan zen, eta gainerako langileentzat akordio bat ezarri zen, soldatak izoztuta geldituz 2025era arte.

Era berean, grebaren mobilizazioen harira, hainbat langile auziperatutak izan ziren eta espetxe zigorrak ezarri zizkieten langile batzuei.

 

Contactar con La Haine

 

Este sitio web utiliza 'cookies'. Si continúas navegando estás dando tu consentimiento para la aceptación de las mencionadas 'cookies' y la aceptación de nuestra política de 'cookies'.
o

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License ::

Principal