lahaine.org
Nacionales E.Herria :: 16/03/2025

Apirilaren 11an epaituzko dituzte EHE-ko bi kide, euskararen aldeko ekintza batengatik

La Haine - Euskal Herria
Euskal Herrian Euskarazek apirilaren 6rako Baionan manifestazio nazionalerako deia zabaldu du, euskaldunon eskubideen alde eta auziperatuekiko elkartasunean.

Apirilaren 11n Baionako Auzitegian deklaratzera deituak dira EHEko bi ekintzaile, Euskararen Nazioarteko Egunean egin zuten ekintza batengatik. Baionako prokuradoreak zigor bat proposatuko die, eta, onartzen badute, epaileak baieztatuko du ondoren. Onartu ezean, epaiketa formala egiteko beste deialdi bat izanen dute. Ekintza pasaden urteko abenduaren 3an burutu zen, egun horretan, EHE mugimenduko bi kide Baionako epaitegiko teilatu gainera igo ziren eta euskararentzat justizia eskatu zuten. Hain zuzen, Justizia euskararentzat leloa margotu zuten epaitegiko horman. Frantziako Poliziak atxilotu eta komisarian sartu zituen . Aurretik, teilatu gainean zeudela, adierazi zuten hainbat instituziok beren burua zuritzeko erabiltzen dutela Euskararen Nazioarteko Eguna. “Guk, berriz, euskararentzat justizia eskatzen dugu”. EHEko kideen hitzetan, euskaldunon hizkuntza eskubideak etengabe zapaltzen dituzte, eta Euskal Herrian euskaraz bizitzeko eskubidea ukatzen dute.

Kasu errepresibo honen aurrean, mugimendu euskaltzaleak apirilaren 6rako Baionan manifestazio nazionalerako deia zabaldu du, euskaldunon eskubideen alde eta auziperatuekiko elkartasunean. Euskaldunontzat "egiazko justiziarik" ez dagoela salatu dute, eta ondorioz euskaldunon eskubideen defentsa egin behar dela adierazi dute. Eragileak bi gai hauek azpimarratu baditu ere, euskararen alde borrokan jarraitzeko arrazoi ugari daudela diote, eta "jarrera erreakzionario eta atzerakoien aurrean" azken aldiz abenduaren 7an Durangon ehunka lagunek azaldutako konpromisoarekin bat egiten dutela diote. Gauzak horrela, oldarraldiari aurre egiteko kalera irteteko deia zabaldu dute, "euskararen zein euskaldunon eskubideak batasunez babesteko" eta "euskara zapaltzen dutenek aurrean izango gaituztela" aldarrikatzeko. Manifestazioa goizeko 11:30ean izango da eta Baionako Justizia Jauregitik abiatuko da.

 

Contactar con La Haine

 

Este sitio web utiliza 'cookies'. Si continúas navegando estás dando tu consentimiento para la aceptación de las mencionadas 'cookies' y la aceptación de nuestra política de 'cookies'.
o

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License ::

Principal