lahaine.org
Nacionales E.Herria :: 31/01/2025

Aroztegiko 7 auzipetuei elkartasuna adierazteko manifestazioan parte hartzeko deia egin dute NUPen

Ahotsa/La Haine
NUP-eko Ikama, Euskara Taldea eta Astindu taldeek auziperatuei elkartasuna adierazteko ekimen bat egin dute NUP-ren sarrera blokeatzen.

NUPeko Ikama, Euskara Taldea eta Astindu taldeek Aroztegia proiektuaren aurka eta Baztango etorkizunaren alde egiteagatik auziperatuak izan diren pertsonei elkartasuna adierazteko ekimen bat egin zuten atzo goizean minutu batzuk Nafarroako Unibertsitate Publikoaren sarrera blokeatzen, izan ere, auziperatu bat NUPeko ikaslea da.

2021eko udaberrian Lekarozko herrian luxuzko 228 etxebizitza egiteko obrak geldiarazi zituzten Baztango hainbat biztanlek kanpaldi luze baten bidez. Protesta horietan parte hartu zuten zazpi herritar auzipetu dituzte, eta 20 urteko espetxe-zigorra eta 56.000 euroko isunak ezarri nahi dizkiete, “talde kriminal antolatua” izatea egotzita. Egoera honen aurrean herri gisa modu bateratuan erantzuteko beharra dagoela adierazi du Aroztegiko Elkartasun Komiteak eta otsailaren 1ean Iruñean, Nafarroako epaitegietatik 16:00etan aterako den manifestazio nazionalean parte hartzera deitu dute.

 

Contactar con La Haine

 

Este sitio web utiliza 'cookies'. Si continúas navegando estás dando tu consentimiento para la aceptación de las mencionadas 'cookies' y la aceptación de nuestra política de 'cookies'.
o

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License ::

Principal