lahaine.org
Nacionales E.Herria :: 24/04/2025

Elkartasun Eguna antolatu dute Iruñean

La Haine - Euskal Herria
Egunean zehar ateratzen den diru guztia euskal preso politikoei elkartasuna adierazteko Zaballan egindako espetxera martxaren ondorioz jasotako 153.600 euroetako isunari aurre egitera bideratuko da.

2023ko abenduaren 30ean Euskal Preso Politikoei elkartasuna adierazi eta amnistia osoa aldarrikatzeko hainbat pertsonak Zaballako espetxera martxa egin zuen, ASKE antolakundeak deituta. Egun horretan, mobilizatu ziren pertsonek jazarpena jasan zuten ertzaintzaren aldetik. Lehenengo, martxa geldiarazten saiatu ziren, eta, ondoren, kontrol bat ezarri zuten irteeran, ehun pertsona baino gehiago identifikatuz. Kontrol horretan, indar errepresiboek nahiko modu bortitzean jardun zuten;manifestari batzuk heriotzez mehatxatuz eta beste batzuk jipoituz. Sei hilabete beranduago, Eusko Jaurlaritzak 128 pertsonei 1.200 euroko isun bana ezarri zien mozal legea aplikatuz, osotara 153.600€-ko zigor ekonomikoa eskatuz.

Guzti hori kontuan hartuz, “ELKARTASUNA EZ DA DELITUA” plataforma sortu zen jarrera horiek salatzeko helburuarekin. Plataforma horretatik ekintza ezberdinak burutu dira urte honetan zehar isunei aurre egiteko nahian. Bide horretan, maiatzaren 10ean, Elkartasun Eguna antolatu dute Iruñeko alde zaharrean. Goizeko 10:00etan hasiko da egitaraua pilota txapelketa batekin, Mañueta frontoian burutuko dituzte partidak eta finala 13:30etan izango da. Txapelketan izena emateko: 675613651. Ondoren, arratsaldeko 18:00etan saltsa tailerra eta mojitoak izango dira La Urbana tabernan. Bukatzeko, gaueko 21:00etan kontzertuak eskainiko dituzte Aitzinean; DJ Bufis, Los Jujis eta Islada-ren eskutik. Era berean, astean zehar, errepresioaren aurkako pegata erakusketa egongo da La Urbanan.

 

Contactar con La Haine

 

Este sitio web utiliza 'cookies'. Si continúas navegando estás dando tu consentimiento para la aceptación de las mencionadas 'cookies' y la aceptación de nuestra política de 'cookies'.
o

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License ::

Principal