lahaine.org
Nacionales E.Herria :: 20/11/2024

Lqntcdd taldeak elkarretaratzeak bertan behera utzi ditu, kontramanifestazioen ondorioz

Irutxuloko Hitza/La Haine
Argitu dutenez, joan den larunbatean izandako kontramanifestazioaren ondorioz utzi dituzte bertan behera mobilizazioak, “haien kideen segurtasuna” ezin dutela bermatu argudiatuta.

Instagram eta Telegram kanaletatik zabaldu duenez, Lo Que No Te Cuentan De Donosti taldeak, bertan behera utziko ditu iragarrita zituen elkarretaratze guztiak. Argitu dutenez, joan den larunbatean izandako kontramanifestazioaren ondorioz utzi dituzte bertan behera mobilizazioak, “haien kideen segurtasuna” ezin dutela bermatu argudiatuta.

Honela azaldu dute: “Kontramanifestazio bati aurre egin behar izan genion, bertaratutakoen aurkako irainak, probokazioak eta eraso saiakera tamalgarriak ezaugarri zituena. Gatazken aukerari buruz aldez aurretik ohartarazi bagenuen ere, Ertzaintzaren jarduera, gure ustez, ez zen nahikoa izan gure segurtasuna bermatzeko. Azkenik, bi kontzentrazioak modu ekitatiboan desegin ziren, eta erabaki hori bidegabea dela uste dugu”.

Edonola ere, talde erreakzionarioak egindako deialdia porrot gisa definitu zuten haiek sare sozialetan, larunbatean bertan. Hasieran, ez ziren hamar lagunera iristen, eta uneren batean, 30 inguru izan ziren, gehien-gehienez. Aldiz, deialdi antifaxista babesten, gutxienez 300 lagunek hartu zuten parte.

LQNTCDD taldeak joan den urrian egin zuen lehenengo elkarretaratzea, Egiako Kaleko Afari Solidarioak banatzen ziren ordu eta leku berean, eta izandako zalapartaren ondorioz, udalak debekatu egin zituen afariak Egian. Elkarretaratze horretan Alderdi Popularreko hiru zinegotziek parte hartu zuten, hainbat ekintzaile antirrazista irainduz. Horren ondorioz, taldearen inguruko kezka eta haserrea zabaldu zen hainbat sektoreren artean eta zenbait eragile kontramanifestazioak burutu zituzten hauei aurre egiteko.

 

Contactar con La Haine

 

Este sitio web utiliza 'cookies'. Si continúas navegando estás dando tu consentimiento para la aceptación de las mencionadas 'cookies' y la aceptación de nuestra política de 'cookies'.
o

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License ::

Principal