18 euskal preso politikok bat egin dute Palestinarekin Elkartasunak antolatutako mobilizazioarekin
Larunbat honetan, maiatzak 18, Iruñean manifestazio nazionala antolatu du Palestinarekin Elkartasuna plataformak, "Palestina askatu! Israel borrokatu, desnormalizatu, suntsitu!" lemapean. Honek Bosquecillo-etatik abiatuko da goizeko 12:30etan. Bestalde, atzo, Nakba egunaren harira, Euskal Herrio hainbat txokoetan mobilizatu ziren manifestazio nazionalera dei eginez.
Pasaden urteko urrian eta urte honetako urtarrilean egin zuten bezala hainbat euskal preso politikok bat egin dute deiandiarekin, konkretuki hamazazpi hauek: Aitor Cotano Sinde, Beñat Aginagalde Ugartemendia, Dani Pastor Alonso, Dolores Lopez Resina, Fernando Elejalde Tapia, Fernando Garcia Jodra, Garikoitz Etxeberria Goikoetxea, Iñaki Krutxaga Elezkano, Irantzu Gallastegi Sodupe, Jesus Mari Etxeberria Garaikoetxea, Jon Kepa Preciado Izarra, Julen Atxurra Egurrola, Leixuri Gallastegi Sodupe, Mikel San Sebastian Gaztelumendi, Orkatz Gallastegi Sodupe, Patxi Ruiz Romero eta Xabier Garcia Gaztelu. Era berean, presoak kaleratutako oharrean, horietatik hamaika baraua egingo dutela bihar eta etzi jakinarazi dute.