Palestinarekin Elkartasuna plataformako kide batek martxoaren 11an deklaratu beharko du
Urriaren 4an Palestinarekin Elkartasuna plataformak antolatutako manifestazio nazionalerako baimena eskatu zuen kidea auziperatu dute, Starbucks bati kalteak eragitea leporatuta.
Hamarnaka milaka lagun bildu ziren urriaren 4an Palestinarekin Elkartasuna plataformak Iruñean deitutako manifiestazio jendetsuan. Hogei autobus baino gehiago iritsi ziren Euskal Herriko hainbat tokitatik, erresistentzia palestinarraren aldeko aldarrikapenekin eta Israelgo Estatuaren desegitea aldarrikatzeko. Azken urteetan, Nafarroan izan den mobilizazio jendetsuenetako bat izan zen.
"Palestina deskolonizatzeko eta Israelgo erakunde terrorista desegiteko" beharra defendatu zuten antolatzaileek bukaerako ekitaldian. Horrez gain, Israelekin harreman ekonomiko, diplomatiko eta militarrak dituzten bitartean erresistentzia palestinarra kriminalizatzea leporatu zieten mendebaldeko gobernu eta alderdi politikoei. Hitzartzean, espresuki errefusatu zuten"bi estatuen irtenbidea" deiturikoa, "iruzurtzat" jo baizuten, uste baitute okupazioa mantentzeko eta Israelen zigorgabetasuna bermatzeko soilik balioko lukeela.
Kasu errepresibo hau, Espainiako La Vueltako, Zinemaldiko eta Urriak 15eko grebako auziei batzen zaie. Hori dela-eta, "Errepresioak ez dezala Palestinarekiko elkartasuna eten" kanpaina politikoa jarri du martxan Palestinarekin Elkartasunak.







