lahaine.org
Nacionales E.Herria :: 13/03/2024

Poliziaren inpunitatearen aurka manifestatuko dira Donostian

La Haine - Euskal Herria
Poliziaren gehiegikeriaren kontrako nazioarteko egunean zenbait kolektibok mobilizazio bat antolatu dute.

Ostiral honetan, Poliziaren Gehiegikeriaren kontrako Nazioarteko Egunean (martxoaren 15a), manifestazio bat antolatu dute Aske Antolakundeak, Piztu Donostiak eta Txango Donostiak. Manifestazioa arratsaldeko 18:00etan Easo plazatik irtengo da.

Azken asteotan poliziak hainbat interbentzio egin ditu Euskal Herriko hainbat txokotan, hala nola, Tolosan, non 16 urteko gazte bat begian larri zauritu zuten foam jaurtigailu batekin eta hura galtzeko zorian egon zen. Era berean, Gasteizko Martxoak 3ko mobilizazioa lehertu zuen ertzaintzak eta hainbat pertsona zauritu zituzten, hauetako bi modu larrian; 60 urteko emakume bati masailezurra bi lekutik hautsi zioten foam jaurtigailu batekin eta beste gazte bati peronea hautsi zioten, furgoi batek ankaren gainetik pasa eta gero. Donostian bertan egon ziren karga bortitzak Real Sociedad-PSG partiduaren baino lehen. Egun horretan indar errepresiboek realzaleak taldeari egin zioten harrera lehertu zuten zaleen kontra oldartuz eta hainbat pertsona zauritu zituzten. Zaurituen artean 44 urteko emakume batek burmuinean odoljario bat izan zuen foam proiektil bat buruan kolpatuz gero, ondorioz, ZIUn ingresatuta bukatu zuen.

Gertakari hauek ez dira izan errepresioaren gorakada islatzen duten gertakari bakarrak, izan ere, azken hilabetetan ASKE antolakundeak Donostian ematen ari den errepresioaren gorakadaren kontrako kanpaina informatiboa burutu zuen, honetan, salatu zuen Donostian eraki nahi dituzten bi komisaldegi berriak, beste gauzen artean.

 

Este sitio web utiliza 'cookies'. Si continúas navegando estás dando tu consentimiento para la aceptación de las mencionadas 'cookies' y la aceptación de nuestra política de 'cookies'.
o

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License ::

Principal